
Enpresa-kudeaketarako softwareaMerkatuan ezagunak diren enpresa-kudeaketarako lantresnen Banatzaile Baimenduak gara: SIE etxearen NEXUS ERPak, eta Dimoni, Exact Softwarerena, edota prozesu bidezko kudeaketako E-Sinergy plataformarena. Horiekin dugun esperientziaren ondorioz, Euskal Herri osoan egin ditugun inplantazio ugariekin batera, plataforma horiek bezero bakoitzaren beharretara egokitzen ditugu, bakoitzaren beharrak zehatz-mehatz aztertu ondoren. Horrela, lortu nahi diren helburuak ahalik eta modurik eraginkorrenean lortzen dituzten sistemak jartzen ditugu martxan. Negozio IldoakEnpresaren kudeaketarako softwarea jartzea. Zure beharrei erantzuteko lan egingo duten aplikazio informatikoak garatzen ditugu, behar horiek ez baditu jasotzen ohizko softwareak, edota ez baditu behar bezala jasotzen. Prozesu bidezko kudeaketarako sistemak jartzea. Kudeaketa-funtzionaltasun guztia informazio beraren inguruan ardaztuko duten aplikazioak eskura izatearen ondorengo urratsa da funtzionaltasun horiek organizazioan burutzen diren negozio prozesu edota lan-mekanismoak jarraituz antola daitezela, haietan gertatzen diren kontrol- eta jarduera-fluxuak eratuz edo modelatuz. Prozesuetan oinarritutako kudeaketa da (BPM; business process management), eta Ukabin sistema horiek E-Sinergy prozesuen kudeaketarako plataforma erabiliz txertatzen ditugu sistema horiek. Prozesu bidezko kudeaketarako sistemak jartzea. Informazio Teknologien indarra erabiltzen dugu Ekoizpen Prozesuekin zerikusia duten arazoak konpontzeko. Ekoizpenaren kudeaketarako euskarri informatikozko merkataritza-lantresna bikainak aukeratu ditugu, eta horiekin aritzen gara aldaketa txikiekin mekanismo estandarretara egokitzen diren fabrikazio prozesuetan. Baina gainera hobekuntza eta hedapenak sartzeko aukera ematen digute, ekoizpen prozesu konplexuago edota espezifikoagoetara egokitzeko haien funtzionaltasuna. Lantresnek zure ekoizpen moduari erantzun behar diote. |